Hondakinak gutxitzen dituzten erosleak sarituko dituzte dendek

Luis Intxauspe, Mertxe Jiménez, Bittor Lizarribar y Aitziber Santa Kruz, ayer en el salón de plenos. Luis Intxauspe, Mertxe Jiménez, Bittor Lizarribar y Aitziber Santa Kruz, ayer en el salón de plenos.

 

Merkataritzan hondakinak gutxitzeko kanpaina jarri duten martxan, Dendartean Gipuzkoako Merkataritzaren Bilkurak eta Berriak Herna­niko Merkatari eta Ostalarien Elkarteak, Hernaniko Udala­ren laguntzaz. Atzo aurkeztu zuten, eta hondakinak mu­rrizteko aholkuak jarraitzen dituzten erosleak sarituko dituzte.


Bittor Lizarribar Den­dar­te­aneko lehendakarior­de­ak azal­du zuen azken hila­beteotan prestakuntza saioak egin di­tuztela zenbait herri­ta­ko mer­katari eta osta­lariekin, tartean Hernani­ko­ak: «horiek konpro­miso bat hartu dute, honda­ki­nen murrizke­tan la­gun­duko duten praktika onak beren negozioetan martxan jartzeko».

Kupoiak beteta, zozketa


Ildo horretatik sortu da Berri­ak eta Dendarteanen ekime­na. Mertxe Jimenezek, Berria­keko ordezkariak zehaztu zuen gaur hasi eta abenduak 7ra luzatuko dela kanpaina.


Parte hartuko duten den­dek, kupoiak banatuko dizki­ete erosleei: «bezeroek eroske­tak egitean ahalik eta honda­kin gutxien sortzea da helbu­rua. Erosketa bakoitzean, kupoian emandako aholkuak jarraituz gero, zigilu bat lortuko dute». Kupoiak bete­tzen dituztenen artean, pro­duk­­tuak zozketatuko dituzte: erosketa orgak, tupperrak, kristalezko botila eraman­garriak...». Zozketak, azaroak 24 eta abenduak 10ean.

 

http://www.kronika.net/albisteak/hernani/albistea/2014/11/07/ca4ccf9946211/hondakinak-gutxitzen-dituzten-erosleak-sarituko-dituzte-dendek/

AGENDA

Al As Az Og Or Lr Ig
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31

DENDAGO

Euskal Herriko merkatarien online denda

EUSKALDENDAK

Euskadendak Euskadiko Merkatari, ostalari eta zerbitzu enpresen elkarteen Konfederazioa

HARPIDETZA

Dendartean Berriak

Jaso berri bakoitzeko albiste jakinarazpena.

Administrazioa

  • Andre Mari kalea 21
    20240 Ordizia, Gipuzkoa
  • 671 690 980
  • dendartean@dendartean.eus

MERKATARITZA BULEGO TEKNIKOA

  • Enparan Kalea 1
    20730 Azpeitia, Gipuzkoa
  • 943 025 673 | 688 823 944
  • otcdendartean@dendartean.eus