Lakuak Madrilek baino haratago joan nahi du merkataritzan ordutegiak liberalizatzeko bidean

EH Bilduk lege-aurreproiektua bertan behera uzteko eskatu dio Jaurlaritzari ia edozein herritan jaiegunetan irekitzea ahalbidetzen duelako. Joko bikoitza egitea egotzi dio, bai eta merkatari txikiei kalte handia egitea ere.

EH Bilduk legez besteko proposamena aurkeztu du Legebiltzarrean eta Merkataritza Jardueraren Legea aldatzeko lege-aurreproiektua bertan behera uzteko eskatu dio Jaurlaritzari, ekimen horren bitartez “Lakuak Madrilek baino haratago joan nahi duelako merkataritzan ordutegiak liberalizatzeko bidean”, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ia edozein herritan jaiegunetan ere irekitzea ahalbidetzeko helburuarekin. Iker Casanovak eta Dani Maeztuk Urkulluren Gobernuaren “joko bikoitza” salatu dute horregatik, “hitzez espainiar Gobernua inposatzen ari den ordutegien liberalizazioaren kontra agertzen delako, baina praktikan, atzeko atetik, liberalizazio osoa ahalbidetzeko neurriak bultzatzen dituelako. Bere adierazpen publikoetatik haratago Jaurlaritza ordutegiak liberalizatzearen alde egiten ari da eta bistan da gai honetan EAJren jarrera PPrena baino neoliberalagoa dela”.

EH Bilduko legebiltzarkideek gogorarazi –eta salatu– dutenez, Madrilek inposatutako ordutegien erregulazio berriak zonalde turistikoetan dendak jaiegunetan ere zabalik egotea du helburu. Hori horrela, erregulazio horrek Bilbon eta Donostian eragiten du EAEren barruan eta, horren arabera, bertako udalek zehaztu behar dute zein diren hiri horietan zonalde turistikoak, hala egin ezean, Madrilek Bilbo eta Donostiako edozein tokitan jaiegunetan irekitzea baimentzearekin mehatxu egin duelako. Horren harira, diote Maeztuk eta Casanovak, “Jaurlaritzak inposaketa horren aurka dagoela dio, baina isilean Merkataritza Jardueraren Legearen aldaketa prestatu du, ordea, gune turistikoak Bilbo eta Donostiatik haratago, Estatuak derrigortzen ez dituen herrietan, izendatzeko”.

Ia merkataritza sektore osoa, sindikatuak eta erabiltzaileen elkarteak ordutegiak liberalizatzearen kontra daudela eta krisiak sektore hori oso modu bortitzean astindu duela gogorarazi ondoren, EH Bilduko legebiltzarkideek merkatari txikiak kaltetzea egotzi diote Jaurlaritzari. Izan ere, “jaiegunetan irekitzeak merkatal gune handiek merkataritza tradizionalari merkatu kuota kentzea soilik ekarriko luke, eta ezin dugu ahaztu merkataritza tradizionala oso egoera kritikoan dagoela; horrelako eraso batek ehunka saltoki txiki ixtera eramango lituzke, beraz”.

 

 

 

 

AGENDA

Al As Az Og Or Lr Ig

DENDAGO

Euskal Herriko merkatarien online denda

EUSKALDENDAK

Euskadendak Euskadiko Merkatari, ostalari eta zerbitzu enpresen elkarteen Konfederazioa

HARPIDETZA

Dendartean Berriak

Jaso berri bakoitzeko albiste jakinarazpena.

Administrazioa

  • Andre Mari kalea 21
    20240 Ordizia, Gipuzkoa
  • 671 690 980
  • dendartean@dendartean.eus

MERKATARITZA BULEGO TEKNIKOA

  • Enparan Kalea 1
    20730 Azpeitia, Gipuzkoa
  • 943 025 673 | 688 823 944
  • otcdendartean@dendartean.eus