Eusko Jaurlaritzak kanpaina bat egingo du kontsumitzaileen artean tokiko saltokien balioak ezagutarazteko

Urriaren 27an hasiko da eta azaro osoan agertuko da ohiko hedabideetan eta sarean

  • Merkataritzako Aholku Batzordearen ustez udako merkealdiaren ondoren eta abenduko zubiaren aurreko asteak oso egokiak dira 255.000 € jasoko dituen ekintza hori sustatzeko
  • Saltokiak dauden eta ez dauden inguruneen bizitzari buruzkoa da slogana, eta guztiok zer irabazten eta galtzen dugun nabarmentzen du; era horretan erantzun aktiboa bilatzen du, herritarrek tokiko merkataritzan eros dezaten 

 

Merkataritza eta Turismoko sailburuorde Itziar Epalzak eta Merkataritzako zuzendari Jon Zaratek aurkeztu dute gaur Erriberako Merkatuan «Hortxe aldea, Zure Saltokia eta Zu» publizitate-kanpaina; kontsumitzaileek tokiko merkataritzaren balioen aurrean erantzun positiboa eman dezaten saiatuko da datozen asteetan.

Eusko Jaurlaritzak 255.000 € inbertitu ditu prentsan, irratian, telebistan eta kanpoko zein sareko publizitatean merkataritzak gure egitura sozial eta ekonomikoan duen garrantzia ikusarazteko.

Merkataritzako Aholku Batzordearen arabera (sektoreko ordezkariak eta Jaurlaritza biltzen dira hor) udako merkealdiaren osteko eta abenduko zubiaren aurreko asteak dira aproposenak kontsumoaren ikuspegitik. Hori dela eta, gaur aurkeztutako kanpainak urriaren 27tik azaroaren amaierara arte iraungo du.

Gure herriak eta hiriak dinamizatzeko eta kohesionatzeko oinarrizko elementua da hiriko merkataritza. Izan ere, hiri biziagoak, elkarbizitzarako egokiagoak eta seguruagoak moldatzen laguntzen du.

Merkataritzaren eta udalerriaren arteko lotura estu-estua da, eta hirigintzaren jatorriarekin ere lotu dute. Gure herrien eta hirien merkataritza-egitura gure gizarte-bizitzako ereduaren oinarrizko osagaia da; hiriko animatzaile ordezkaezina da; tokiko ekonomiak bultzatzen ditu; gizarte-harremanak errazten ditu, eta hirietako bizitza indartzen du.

Merkataritzak gizartean eta hiriko bizitza egituratzeko duen garrantzia ez ezik,  beste arlo batzuetan duen garrantzia ere nabarmendu behar dugu, ekonomikoan adibidez: merkataritza-jarduera BPGren % 11,33 eta enpleguaren % 14,0 da Euskadin; hau da, 137.000 pertsonari ematen dio lana. Kopuru horretatik 76.900 sektore txikizkariari dagozkio, eta 45.000 enpresa hartzen ditu barne. Enpresa horietatik 28.667k jarduera txikizkaria dute, eta 32.500 milioi euro fakturatzen dute urtean.

Hori dela eta, Eusko Jaurlaritzak euskal merkataritzaren eta haren eginkizun sozialaren irudi positiboagoa babestu eta zabaldu nahi du, hiriko merkataritzaren eginkizuna eta haren balioak nabarmentzeko, eta, batez ere, kontsumitzaileek erantzun aktiboa eman dezaten tokiko merkataritzaren alde.

 

http://www.irekia.euskadi.net/eu/news/22474-gobierno-vasco-lanza-una-campana-para-provocar-respuesta-los-consumidores-hacia-los-valores-del-comercio-local

 

AGENDA

Al As Az Og Or Lr Ig
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31

DENDAGO

Euskal Herriko merkatarien online denda

EUSKALDENDAK

Euskadendak Euskadiko Merkatari, ostalari eta zerbitzu enpresen elkarteen Konfederazioa

HARPIDETZA

Dendartean Berriak

Jaso berri bakoitzeko albiste jakinarazpena.

Administrazioa

  • Andre Mari kalea 21
    20240 Ordizia, Gipuzkoa
  • 671 690 980
  • dendartean@dendartean.eus

MERKATARITZA BULEGO TEKNIKOA

  • Enparan Kalea 1
    20730 Azpeitia, Gipuzkoa
  • 943 025 673 | 688 823 944
  • otcdendartean@dendartean.eus