EUSKALDENDAK-ek LIBERALIZAZIO-LEGE BERRIRAKO ERREKURTSOA TXALOTZEN DU

Turismo-Zonen inguruko aurreko dekretua bezain inbaditzaileak indarrean dirauela gogoratzen dute

EUSKALDENDAK-en elkartutako 4.300 merkataritza baino gehiagok Tapia kontseilariaren iragarkia ospatzen dute, non merkataritza-ordutegiak liberalizatzen dituen lege berria errekurritzea iragartzen den. Arau honek, BOE-n ostiralean argitaratutakoak, Bilbo eta Donosti bezalako etorri turistiko handiko udaletan merkataritza-ordutegiak guztiz liberalizatzea nahi du.

Eusko Jaurlaritzaren gogoetekin bat etorriz, lege berri honek Euskadin merkataritza eta turismo arloetako jardunaldirako ahalmena “husten duela” ulertzen da. Bai arau hau bai 20/2012 Errege-Dekretu-Legea,ordutegien, beherapenen eta jaiegunen ingurukoa “eskumen inbasioa dira, aniztasuna eta merkataritza-egituraren egotea kaltetzen dutena”. Beraz, berri honek EUSKALDENDAK-ek, sindikatu eta kontsumitzaile elkarteekin batera hasitako kanpainan esfortzu bat suposatzen du, Eusko Jaurlaritzak eta Parlamentuak Konstituzio Auzitegian estatuko arau hauek errekurritu ditzaten.

Hala ere, euskal merkataritzaren ordezkariek errekurtso honek 20/2012 Errege-Dekretu-Legean dakarren arazoaren gaineko adabaki bat dela uste dute, oraindik errekurritu gabe jarraitzen duena Etorri Turistiko Handiko Zonei dagokionez. Horrela, EUSKALDENDAK-eko Batzordeak, iragarki hau analizatzeko batu denak, Eusko Jaurlaritzak bere ekitaldi eta iragarki guztietan koherentea izateko aukera duela ulertzen du eta horrela, euskal aktore gehiengoari interesatzen ez zaion irudiaren aplikazioa saihestea.

Errege-Dekretu-Lege hau ez bada errekurritzen, Eusko Jaurlaritzaren onartzea ekarriko du. Omisio hau soilik uler daiteke, Eusko Jaurlaritzak Madrilek bere betebeharrak egitea nahi badu, Euskadin interesik ez duten enpresen interesen alde. Iragarritakoaren koherentziagatik, bigarren errekurtso hau euskal CES-ak igorritako proposamenaren onarpenari gehitu behar zaio, “laugarren aldaketako merkataritzajarduerako Legearen Aurreproiektuaren Legearen” erretira premiatuz, Euskadirako aipatutako Errege-Dekretuaren transposizioa zela eta .

Gardentasun falta


Begi bistakoa da errekurtso honetarako motibazio bakarra presio soziala dela - EUSKALDENDAK-ek, sindikatuek eta kontsumitzaileek bultzatuta-, orain Tapia kontseilariak darabiltzan motibazioak lehenago zeuden, bere sailburuordeak Bilboko ordu-askatasun handiagoa iragartzen zuenean, hau da, maiatzean.

Erabakia, nahiz eta egokia izan, Eusko Jaurlaritza eta Bilboko Udalak gai hau zer nolako opakutasunarekin daramaten adibide argia da, alde interesatuek ezagutzeko eskubidea duten informazioa ukatuz. Holako arrazoiengatik, EUSKALDENDAK-ek zirkunstantzia hau Ararteko-ren ezagueran jarri du.

DENDAGO

Euskal Herriko merkatarien online denda: DENDAGO

HARPIDETZA

Dendartean Berriak

Jaso berri bakoitzeko albiste jakinarazpena.