Eusko Jaurlaritzak 2014 Merkataritza eta Turismo sariak banatu zituen

Iñigo Urkullu lehendakariak eta Arantza Tapia sailburuak, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuna sailak antolatzen dituen 2014 Merkataritza eta Turismo sariak banatu zituzten.

2014ko edizioko sariok emateko ekitaldian, lehendakariak bi sektoreon garrantzia nabarmendu zuen. Lehendabizikoa, merkataritza, BPGaren % 11 eta enpleguaren % 14 delako. Horregatik, baieztatu du Jaurlaritzak sektore horren aldeko apustua egiten duela pizgarriekin, ekipamenduak modernizatzeko programekin eta trebakuntzarekin. Eta, turismoa bigarrenik, Urkulluren esanetan sektore gaztea baita, hazten ari dena. «Euskadi indartzen ari den jomuga turistikoa da», baieztatu du lehendakariak, opor-garaian lortutako datu historikoak gogora ekarrita.



Lehendakariak eta Tapia sailburuak, halaber, dedikazio pertsonalez eta taldeko lanez jardun duten pertsonok errekonozitu zituzten, Euskadiren tankerako herri txiki batean jarduera komertziala eta turistikoa handi egitea lortu baitute.



Aurten saridunak hauexek izan dira:

MERKATARITZA

  • Enpresa-lankidetza: Mercedes de Miguel
  • Ibilbide profesionala: Victofer
  • Merkataritza-berrikuntza: Eroski
  • Hiriguneen dinamizazioa: Errenteria-Errenkoalde Merkataritza eta Ostalaritza Elkarteak    


TURISMOA

  • Lehiakortasuna bere jarduera-sektorean saria: Eguren Ugarte Hotela. Páganos-Guardia.
  • Ibilbide profesionalari saria: Gran Camping Zarautz-Makazaga Familia. Zarautz.
  • Berrikuntza Bultzatzea saria: Bajoelaguafactory. Plentzia.
  • Epaimahaiaren errekonozimendu berezia: Donostiako Pintxoak Tabernen Kolektibo

http://www.irekia.euskadi.net/eu/news/22100-gobierno-vasco-entrega-los-premios-comercio-turismo-2014

AGENDA

Al As Az Og Or Lr Ig

DENDAGO

Euskal Herriko merkatarien online denda

EUSKALDENDAK

Euskadendak Euskadiko Merkatari, ostalari eta zerbitzu enpresen elkarteen Konfederazioa

HARPIDETZA

Dendartean Berriak

Jaso berri bakoitzeko albiste jakinarazpena.

Administrazioa

  • Andre Mari kalea 21
    20240 Ordizia, Gipuzkoa
  • 671 690 980
  • dendartean@dendartean.eus

MERKATARITZA BULEGO TEKNIKOA

  • Enparan Kalea 1
    20730 Azpeitia, Gipuzkoa
  • 943 025 673 | 688 823 944
  • otcdendartean@dendartean.eus