ERRENKOALDEK HIRI-INGURUNEEN DINAMIZAZIO SARIA IRABAZI DU

ZORIONAK ERRENKOALDE!!

 

 

Hiriguneen dinamizazioa                    

Errenteria-Errenkoalde Merkataritza eta Ostalaritza Elkarteak jasoko du Hiriguneen Dinamizazioaren kategoriako saria, 1994an sortu zenetik gaur arte udalerriko saltokiak sustatzeko egindako lanarengatik.

Besteak beste, honakoak dira ekimenak:

-       Bezeroen leialtasuna lortzeko udaberriko eta neguko kanpainak, Errenkoalde leialtasun-txartelaren bidez; erosleei prezio-hobariak eskaintzen zaizkie.

-       Kaleak dinamizatzea, herrian kontsumitzea areagotu dezakeen giroa sortuz: merkataritza-azokak antolatzea, saltokiek beren salgaiak asteburu batez erakusgai jartzeko; Erdi Aroko azokak antolatzea, kalea dinamizatzeko kale-ikuskizunen bidez, kontsumoa sustatzeko; moda-desfileak, jaialdiak eta saltoki kidetuen arteko erakusleiho-lehiaketak antolatzea.

-       Beste udalerri batzuetako merkataritza-fluxuak erakartzea, erraztasunak eskainiz; esaterako, aparkalekuaren kostua finantzatuta.

-       Kirol-jarduerak babestea, giroa sortu, eta hirigunea dinamizatzen dutenez.

Batez ere, gauzatzeko gai diren jarduera-kopurua nabarmendu da, baliabideak optimizatzen eta gogoz eta etenik gabe lan egitearen seinale dena.

 

AGENDA

Al As Az Og Or Lr Ig

DENDAGO

Euskal Herriko merkatarien online denda

EUSKALDENDAK

Euskadendak Euskadiko Merkatari, ostalari eta zerbitzu enpresen elkarteen Konfederazioa

HARPIDETZA

Dendartean Berriak

Jaso berri bakoitzeko albiste jakinarazpena.

Administrazioa

  • Andre Mari kalea 21
    20240 Ordizia, Gipuzkoa
  • 671 690 980
  • dendartean@dendartean.eus

MERKATARITZA BULEGO TEKNIKOA

  • Enparan Kalea 1
    20730 Azpeitia, Gipuzkoa
  • 943 025 673 | 688 823 944
  • otcdendartean@dendartean.eus