MERKATARITZA ESTABLEZIMENDUETAN ORDU-LIBERALIZAZIOAREN KONTRAKO SINADURA BILKETA

Sindikatuek, kontsumitzaileek eta merkatariek Parlamentuaren esku-hartzea premiatzen dute turismo-zonegaitik


Euskal sindikatu nagusiek, kontsumitzaile-antolaketek eta merkatari-taldeek eratutako plataformak aurrera jarraitzen dute ordu liberalizazioaren kontrako mobilizazio estrategian “etorri turistiko handiko zonen” bidez.


Horrela, sindikatuek (ELA; CC.OO.; LAB-a; UGT-a), kontsumitzaile taldeek (EKA-OCUV eta EKE) eta merkatari-taldeek (Euskaldendak; Bizkaidendak eta Dendartean) egindako saio bateratu batean merkataritza establezimenduetan ordu liberalizazioaren kontrako sinadura bilketa egitea adostu zuten, ondoren Eusko Legebiltzarrera eramateko. Sinadura-bilketa honen arrazoia ordu liberalizazioa beharrezkoa ez dela eta enplegua eta kohesio sozio-ekonomiko kontuetan ondorio ezin txarragoak dituela erakustea da.


Ekimen hau Urkullu Lehendakariari zuzendutako ohar baten bidalketari gehitzen zaio, hura “premiaz eta Euskadiko autogobernuaren eta merkataritza kontuetan eskumen propioen alde, Konstituzio Auzitegian 20/2012 Errege-Dekretu-Lege-ko merkataritzaren eta turismoaren gaineko aurreikuspenak errekurritzea ordena dezala (aurrekontu egonkortasuna eta lehiaren sustapeneko neurriak bermatzeko, uztailaren 13koa) eta 8/2014 Errege-Dekretu-Legea ((hazkunderako, lehiarako eta eraginkortasunerako presazko neurrien onespenekoa, uztailaren 4koa) jasoa”.


Eskaera hau hurrengo honetan oinarritzen da: Eusko Jaurlaritzak Konstituzio Auzitegian 20/2012 Errege-Dekretu-Legeko neurri liberalizatzaile guztiak errekurritu ditu, etorri turistiko handiko zonei buruzkoa izan ezik.


Beste alde batetik, talde hauek Legebiltzarrean ordezkaritza duten taldeengana zuzendu dira helburu berdinarekin.

 

SINATU ORAIN 

AGENDA

Al As Az Og Or Lr Ig
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31

DENDAGO

Euskal Herriko merkatarien online denda

EUSKALDENDAK

Euskadendak Euskadiko Merkatari, ostalari eta zerbitzu enpresen elkarteen Konfederazioa

HARPIDETZA

Dendartean Berriak

Jaso berri bakoitzeko albiste jakinarazpena.

Administrazioa

  • Andre Mari kalea 21
    20240 Ordizia, Gipuzkoa
  • 671 690 980
  • dendartean@dendartean.eus

MERKATARITZA BULEGO TEKNIKOA

  • Enparan Kalea 1
    20730 Azpeitia, Gipuzkoa
  • 943 025 673 | 688 823 944
  • otcdendartean@dendartean.eus