EUSKALDENDAKek JAIEGUNETAKO DECATHLONen JARRERA GAITZESTEN DU

Txikizkako merkatariek uste dute prekarietatea handituko duela merkataritzan

 

EUSKALDENDAK bildutako 4.000tik gora merkatarik bat egiten dute, Decathlonek iragarritako datorren uztailaren 25eko irekiera berri txarra dela sektorearentzat adierazterakoan.

 

Kirol enpresaren irekierak fakturazioan eraginik izango ez duela pentsatzen badugu ere, zubiaren hasiera eguna izango dela aurreikusita, Euskal Autonomi Erkidegoan hainbat establezimendu dituen enpresa baten jarrerak kezkatu egiten gaitu.

 

Egun horretan saldu ez dela badakigu, zer lortu nahi du enpresa batek irekiera hauekin?

 

Lehiakortasun elementu bezala ordutegiekin jokatu nahi bada, guzti honen azpian dagoena prekarietate aldagaia da, lanaldi murriztuekin eta Euskal Autonomi Erdidegoko merkataritzako lan hitzarmenetako soldaten azpitik.

 

Filtraturiko datuak: Egiak erdizka

 

Euskaldendaketik Eusko Jaurlaritzari eskaera egiten zaio, Merkataritzako Jardueraren lege aldaketari dagokionez, alde guztiak asebetetzeko nahia (autonomi erkidegotik kanpoko enpresa handiak barne) alde batera utzi, eta Euskadiko merkatal enpresa sarearen defentsarako benetako jarrera har dezan.

 

Testuinguru honetan Lehiaren Agintaritzak iragarritakoaren inguruan aipamen bat egin nahi dute, hain zuzen ere 2014an Bilboko merkatal establezimenduek jaiegunetan ez irekitzeak suposatu dituen 59 milioi euroko galerak erdizkako egiak dira. Eusko Jaurlaritza berak onartzen du bere datuetan jaiegunetako salmenten kopuru handiena beren erreferentzia ingurunean erosteari uzten dioten euskal bezero posibleei eginiko salmenten eskutik datozela. Hau da, zonalde turistikoen aitzakiarekin barne merkataritza hiriburuetara, eskualdeko herri nagusienetara eta merkatal zentroetara lekualdatu nahi dute, turistak ez baitira erosten geratzen. Modu honetara, 524 milioi euro eta  2261 establezimenduren galera suposatuko duelarik zonalde turistiko izendatu ez dituzten herri txikietako merkataritzan, eta hiri eta eskualde buruetako erdigunetik kanpo dauden  merkataritza tradizionalean.

 

 

AGENDA

Al As Az Og Or Lr Ig

DENDAGO

Euskal Herriko merkatarien online denda

EUSKALDENDAK

Euskadendak Euskadiko Merkatari, ostalari eta zerbitzu enpresen elkarteen Konfederazioa

HARPIDETZA

Dendartean Berriak

Jaso berri bakoitzeko albiste jakinarazpena.

Administrazioa

  • Andre Mari kalea 21
    20240 Ordizia, Gipuzkoa
  • 671 690 980
  • dendartean@dendartean.eus

MERKATARITZA BULEGO TEKNIKOA

  • Enparan Kalea 1
    20730 Azpeitia, Gipuzkoa
  • 943 025 673 | 688 823 944
  • otcdendartean@dendartean.eus