Saltokiak modernizatzeko Eusko Jaurlaritzaren laguntzak % 16,5 igo dira, aurrekontu berria 3.476.200 € izanik

Euskadin inbertitzen duten eta Merkataritza Jarduerak egiten dituzten ETEek uztailaren 8tik irailaren 5era arteko epea dute eskaerak aurkezteko

  • Merkataritza Saltokiak Modernizatzeko laguntzei buruzko MEC programaren helburua lehiakortasuna hobetzea eta kudeaketa eta azpiegiturak eguneratzea da

Merkataritza Saltokiak Modernizatzeko laguntza programak, MEC, Euskadiko merkataritza-sektorea hobetu nahi du berrikuntzaren bitartez, lehiakorragoa egiteaz gainera; horretarako, 3.476.200 €ko aurrekontua ezarri dute. Eusko Jaurlaritzak % 16,5 igo ditu aurten laguntza horiek, hauen alde egiteko: teknologikoki aurreratuak diren aktiboak sartzea, sektorearen profesionalizazioa, trebakuntza espezializatua eta instalazioaren modernizazioa, inbertsioen finantzazioa erabilita.

Laguntzak itzuli beharrik gabeko % 20ko diru-laguntzak izango dira gehienez, higiezineko inbertsioak, obra zibilak, ekipamenduak, errotuluak, informatika-ekipamenduak, aplikazioak edo osagarriak diren arabera.

Laguntzen zenbatekoak handiagoak izan ahalko dira enpresak baldintza hauetako bat betetzen badu: kalitate-ziurtagiria izana frogatzea, elkarte bateko kide izatea, kudeaketarako softwarean inbertsioak egitea, langileen gaitasun pertsonala edo profesionaltasun-ziurtagiria frogatzea, bai eta emakume eta gizonen arteko aukera berdintasunerako erakunde laguntzaileen aitorpena izatea

Hauei zuzentzen zaizkie laguntzak: Enpresa Txiki eta Ertainak (ETE), oinarrizko jarduera merkataritza izatea, negozioaren bolumena kontuan hartuta, eta EAEn inbertitzea. Inbertsioek 900 € baino gehiagokoak izan behar dute informatika-ekipamenduetan, edo 3.000 euro baino gehiagokoak gainontzekoetan.

Interesdunek uztailaren 8tik irailaren 5era arteko epea dute eskariak aurkezteko, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren lurralde-ordezkaritzetan, Eusko Jaurlaritzaren Herritarrentzako Arreta Zerbitzuaren (Zuzenean) bulegoetan edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legeko, azaroaren 26ko, 38.4 artikuluan zehaztutako edozein tokitan.

Merkataritzaren modernizaziorako laguntzen MEC programak 1.283 eskaera onartu zituen joan den urtean; enpresek, guztira, 2.888.750,49 €ko laguntzak jaso zituzten eta 27 milioi euroko inbertsio induzitua lortu zuten.

Lurraldeka, Arabako 131 enpresak diru-laguntza jaso zuten, 268.197,03 € guztira; Gipuzkoan, 535 saltokik jaso zituzten laguntzak, 1.118.436,37 € guztira; eta Bizkaian, 617 eskaera izan ziren onuradunak, 1.497.126 € guztira.

 

http://www.irekia.euskadi.net/eu/news/20844-las-ayudas-del-gobierno-vasco-para-modernizar-los-comercios-crecen-llegan-los-476-200 

AGENDA

Al As Az Og Or Lr Ig

DENDAGO

Euskal Herriko merkatarien online denda

EUSKALDENDAK

Euskadendak Euskadiko Merkatari, ostalari eta zerbitzu enpresen elkarteen Konfederazioa

HARPIDETZA

Dendartean Berriak

Jaso berri bakoitzeko albiste jakinarazpena.

Administrazioa

  • Andre Mari kalea 21
    20240 Ordizia, Gipuzkoa
  • 671 690 980
  • dendartean@dendartean.eus

MERKATARITZA BULEGO TEKNIKOA

  • Enparan Kalea 1
    20730 Azpeitia, Gipuzkoa
  • 943 025 673 | 688 823 944
  • otcdendartean@dendartean.eus