Foru Aldundiak 2,4 milioi euro xedatuko ditu enpresa berriak sortzeko

Programa hauek 311 enpresaren eta 600 lanposturen sorrera eragin zuten iaz eta 29 miliotako inbertsio induzitua

Diputatuen Kontseiluak enpresa jarduera berriak sortu eta garatzeko diru laguntza sorta bat onartu du gaur. Programaren helburua da enpresa jarduera berri batean hasten direnei laguntza ematea eta horretarako 2.384.000 euro xedatu dira.

Diputatuen Kontseiluak onartu berri duen laguntza lerro honen helburua, proiektu enpresarial bat abiarazi nahi duen edozein enpresari laguntza osoa ematea da. Ekintzailearen beharrizan bakoitzari erantzun bat eman nahi diogu, modu horretan, babestuta sentitu dadin eta bere egitasmoaren hasierari eta negozioaren lehen urteei aurre egin ahal diezaien, lasaitasuna emango dien hainbat tresna izango ditu eskura.

Onartu berri den laguntzen dekretu honek, Aldundiaren beste hainbat ekintzarekin batera, Bic-Berrilanen eta Saiolan  eta egitasmo hauei lekua eskaintzen dieten sozietate publikoetan duen presentzia kasu, jarduera bat abian jarri nahi duenarentzat ekosistema bat sortzea du helburu. Informazioa eta laguntza emango zaio, tramite burokratikoak erraztuko zaizkio, kokaleku bat emango zaio eta aholkularitza espezifikoa eskainiko zaio.

Proiektu berriak abiarazteko laguntza programa hauek 311 enpresaren eta 600 lanposturen sorrera eragin zuten iaz eta 29 miliotako inbertsio induzitua. Erakundeen babesari esker sortzen diren lanpostu hauetatik 156 Emekin programan sartu ziren emakumeentzat dira.

Enpresen sorrera bultzateko aurten iaz baino % 3 gehiago xedatu da. Iaz 2.313.000 euro izan ziren. 

Smart Lab Gipuzkoa

Halaber, Diputatuen Kontseiluak Smart Lab Gipuzkoa programa onartu du. Programak 500.000 euroko aurrekontua dauka eta bere helburua da Gipuzkoako IKT enpresek garatutako smart teknologien benetako erabilgarritasuna probatzea.  Beraz, programaren bidez, hainbat udaletako herritarrek probatu ahal izango dituzte smart teknologia horiek, zeintzuk irtenbide informatikoak eskaintzen baitituzte honelako arazoetarako: energia kontsumoen optimizazioa, mugikortasuna eta, oro har, hiri eta herrietako bizi kalitatearen hobetzea.

Gipuzkoa Berritzen

Era berean, foru gobernuak erabaki du 180.000 euroko kontu saila onartzea Gipuzkoa Berritzen elkartearentzat. Elkarte honek berrikuntza sustatzen du ekonomia eta gizarte alorrean, hainbat gairen inguruko hausnarketa taldeak antolatuz. Besteak beste, honelako gaiak lantzen dituzte: garapen estrategien diseinua, ekimenaren sustapena, enpresaritza etika, guztion onuraren ekonomia edo belaunaldien arteko erantzunkidetasuna. 

 

 http://w390w.gipuzkoa.net/WAS/CORP/DPDOficinaPrensaDigitalWEB/nota.do?id=1503&idioma=es&detalle=1

AGENDA

Al As Az Og Or Lr Ig

DENDAGO

Euskal Herriko merkatarien online denda

EUSKALDENDAK

Euskadendak Euskadiko Merkatari, ostalari eta zerbitzu enpresen elkarteen Konfederazioa

HARPIDETZA

Dendartean Berriak

Jaso berri bakoitzeko albiste jakinarazpena.

Administrazioa

  • Andre Mari kalea 21
    20240 Ordizia, Gipuzkoa
  • 671 690 980
  • dendartean@dendartean.eus

MERKATARITZA BULEGO TEKNIKOA

  • Enparan Kalea 1
    20730 Azpeitia, Gipuzkoa
  • 943 025 673 | 688 823 944
  • otcdendartean@dendartean.eus